BILBAO INTERIORISMO
EU | ES

2020-05-05

Showrooma zabalik berriro hitzorduarekin

/

Badakizuen moduan, zuhurtziaz eta erantzukizunagatik konfinatze fasean gure Showrooma ixtea erabaki genuen. Egun hauetan zehar gure taldea telematikoki lanean ibili da normaltasun osoz.

Orain, errealitate berriari moldatuz eta beti ere agintarien aholkuari jarraituz, Showrooma berriro zabalduko dugu hitzorduarekin. Gurekin dendan egon nahi baduzue, mesedez, deitu 944231910 telefonora edota idatzi info@bilbaointeriorismo.com helbidera. Eta noski, orain arte bezala etxetik nahi baduzue egon gurekin harremanean arazorik gabe lagunduko zaituztegu ere.

Laster arte!

2020-04-23

Diseinatu zure etxea

/

Gure burua eta gure ingurukoak zaintzeko unea da, eta horregatik guk argi dugu: #yomequedoencasa. Gure etxeak halabeharrez beste hainbat gauzetan bihurtu dira: bulegoak, gimnasioak, eskolak, haurreskolak, jatetxeak, kafetegiak eta beste horrenbeste. Agian horregatik orain espazio batzuen erabilera eta antolaketa zalantzan jartzen dugu, orain arte modu egokian funtzionatzen zutela pentsatu eta gero. Gainera, etxeetan erabilera berriak joan dira sortzen. Hau dela eta, ondorengo galderak etortzen zaizkigu burura: toki nahikoa dut egongelan? Hobeto aprobetxatu ahalko nuke? Sukaldearekin batu beharko nuke?

Dudarik gabe, gogoeta garaiak dira hauek, eta Bilbao Interiorismo-tik lagundu nahi zaituztegu. Ezin zaituztegu dendan ikusi, baina tresna batzuk nahi dizkizuegu eman zuen kabuz egongela birpentsatu dezazuen. Nola nahiko zenukete izatea?

Beherago inprimatzeko eta mozteko plantilla batzuk aurkituko dituzue. Zuen eguneko espazio berria diseinatzera bultzaten zaituztegu, gure marka nagusien altzarien bitartez eta eskalara dagoen plantilla baten bitartez. Baina ez hartu elementu hauek muga bat bezala: gehitu zuek egindako marrazki zein altzariak!

Azkenik, bidali diseinuak info@bilbaointeriorismo.com helbidera gaur egungo egongelaren argazki batekin batera. Jasotako ideietatik distiratsuenarekin geratuko gara eta 3D irudi errealista bat garatuko dugu sari moduan.

Animatuko zara?

+ Click hemen plantillak deskargatzeko