Izena
Bilboko Kale Nagusiko etxebizitzaren berritze integrala
Urtea
2019
Azalera
293 m2
Egoera
Eraikia
Bai barrutik zein kanpotik babestutako eta kultura-ondasun modura sailkatutako eraikin batean lan egitea aukera zirraragarria da. Proiektu esklusibo honek XX. mende hasierako arkitekto handien eraikuntza sistemak ezagutzeko aukera ematen digu. Ricardo Bastidak ehundaka xehetasun diseinatu zituen harrian zizelkatutako eraikinaren azalean, arkitekturaren altxor bihurtuz.
Hala ere, etxebizitza honen elementu harrigarrienak lau metroko altuerako sabaietan aurki daitezkeen igeltsuzko moldurak dira. Apaingarri hauek kontrapuntu apartak dira aukeratutako altzari xumeekiko eta espazioen argitasun eta garbitasunarekiko.
Estilo honek luxuzko itxura elegante eta sofistikatu bat ematen du. Ez da gaur egungo barnekaldeen dekorazioaren joeretatik urruntzen, baina aldi berean iraganeko garrantzitsuena mantentzen da. Zuriak eta krema koloreak dira nagusi. Hormetan moldurak zurezko behe-oholak eta paperak erabiltzen dira estilo modernodun etxebizitza klasiko honetan. Ehunetan kolore bakarreko kotoia eta lihoa erabiltzen dira, lanparek eta beste zenbait dekorazio altzariek protagonismoa irabaziz.