Izena
Elcano kaleko etxebizitzaren berritze integrala
Urtea
2015
Azalera
202 m2
Egoera
Eraikia
Etxebizitza honek, bere jatorrizko egoeran, 20 metro baino gehiagoko korridorea zuen, zerbitzuaren apartamentua bizitoki nagusira anexionatuz.
Suite nagusia jan-egongelarekin batzea lortu du proiektuak, era ordenatu eta kalkulatuan jariatzen den korridore modulatuari esker, argi naturalaren beharraren arabera espazioen banaketa bat eginez. Logela nagusitik kale nagusiko erreferentzia bisuala izateak eta erabilitako materialen argitasunak argi naturalez hornitzen dute etxearen azalera osoa.
Eguneko aldearen eta parte pribatuagoren artean trantsizio paregabea ematen da, begiradari ziria sartuz, begiratu ahala, trantsitua esperientzia bihurtzen duen pasilloaren bidez.
Logelak etxadiaren patio lasaietara begira daude, aldiz, eguneko aldeak, aktiboagoa den fatxada printzipalera daude orientatuak. Sukaldea etxebizitzaren erdigune bihurtu da egongela eta pasilloarekin harreman zuzenean dagoela, proiektuaren funtsezko elementu bihurtuz.