Izena
Kale Nagusiko etxebizitzaren berritze integrala
Urtea
2018
Azalera
76 m2
Egoera
Eraikia
Jatorriz mediku baten kontsulta zena bikote gazte batendako etxebizitza izatera pasatzen da. Bilboko Gran Vía erdian kokatzen den apartamentu hau estetika neoklasikodun etxe sail batean kokatzen da, gaur egun ere XX. Mende hasierako Bilbo monumentalaren kutsua duena. Etorbide honen estetika babesten duten arau zorrotzei jarraituz, fatxadaren parte diren elementu guztiak mantendu behar izan dira.
Honi jarraituz, eta horren berezia den kokaleku baten esentzia errespetatzeko asmoarekin, barnekaldeko hainbat elementu mantentzea erabaki da: lurreko zuraren parte bat, hormetako zura, edota moldurak. Proposamenaren estetika osatzeko gama altuko altzarien eta dekorazio elementuen ardura handiko aukeraketa bat egin da.