Izena
Kale Nagusiko etxebizitzaren berritze integrala
Urtea
2019
Azalera
175 m2
Egoera
Eraikia
Proiektua kokaleku paregabe batean dago: Bilboko Kale Nagusiaren erdian, XIX. mendeko hiri zabalgunearen arteria nagusian. Habiapuntu modura, eguneko gune nagusi bat planteatzen da, Kale Nagusirantz bistak dituena. Hiribidearekin daukan harremana zuzena da 7 leiho eta terrazari esker. Sukalde, jangela, egongela eta irakurketa gunea espazio bakar bat bezala ulertzen den arren, altzairuzko eta beirazko banaketa bertikal batzuk planteatzen dira, ixteko aukera emanez eta erabiltzaileen behar desberdinak ahalbidetuz.
Beste aldetik, gaueko guneak erabilera pribatua duten espazio itxi modura ulertzen dira, eguneko espaziotik erabat aldenduz eta erabiltzaile bakoitzera banaka moldatuz. Horregatik, nahiz eta estetika komun bat landu den, askatasun handiagoa izan da akaberak eta koloreak aukeratzeko orduan.