Izena
Moyuako etxebizitzaren berritze integrala
Urtea
2019
Azalera
121 m2
Egoera
Eraikia
Federico Moyua enparantza Bilboko zabalgunearen espazio esanguratsuenetariko bat da, duda gabe. Abando barrutiaren eguneroko mugimenduaren epizentroa da ere. Hain zuzen, puntu honetatik eta modu erradialean zabalgunearen arteria nagusiak hazten dira: Kale Nagusia, Ercilla Kalea, Elkano Kalea eta Alameda de Rekalde Kalea. Plaza hau mugatzen duten fatxaden gehiengoak erreferentziazko enpresa edo erakundeengatik daude hartuak: besteak beste, Carlton Hotela, Gobernuaren Azpiordezkaritza (Chávarri eraikinean kokatua), Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Ordezkaritza, eta abar. Etxebizitza gutxi batzuk dute Bilboko espazio paregabe honetan egoteko aukera, eta testuinguru honetan kokatzen da proiektua.
Oin plano zail eta erabat luzatu batetatik abiatuz (iraganeko banaketa baten ondorio), espazio zabal eta irekiak lantzen dira argitasun naturala ahal bezain beste aprobetxatzeko. Etxebizitzaren eguneko gunea bi poloetan banatzen da, haietako batek Moyua plazara bistak dituela. Eguneko espazioak bi poloak lotzen dituen korridorea bereganatzen du, aprobetxatuz eta gelak zabalduz.