BILBAO INTERIORISMO
EU | ES
Santa María - Portugalete
Santa María - Portugalete
Santa María - Portugalete
Santa María - Portugalete
Santa María - Portugalete
Santa María - Portugalete
Santa María - Portugalete
Santa María - Portugalete

Santa Maria - Portugalete

Izena

Santa Maria kaleko etxebizitzaren berritze integrala

Urtea

2016

Azalera

105 m2

Egoera

Eraikia

Argazkiak

Aitor Estévez

Portugalete herria Nerbioi-Ibaizabal itsasadarraren bokalearen ezkerraldeko mendi-hegalean dago kokatua. Bertako alde zaharra euskal ondare kultural gisa sailkatua dago, erabat mantentzen baitu Erdi Aroko esentzia historiko-artistikoa.

Andre Mariaren basilika, erdigune historikoan nagusi dena, estilo gotiko eta errenazentistak nahasten dituen tenplua da. Aldamenean 1379an eraikitako Salazar dorrea dauka, Bizkaian ezaguna den, izen bereko leinuarena dena.

Bi eraikuntza hauen artean dago kokatuta apartamentua. Eskuhartze honek, Erdi Aroko sistema konstruktiboak goraipatzea izan du xede estilo eskandinaviar, lasai eta kontrolatuen erabileraren bidez.
 

Etxebizitzaren erronboide formako azalera izan da proiektuaren diseinu eta banaketaren abiapuntua. Erronboaren ertz “laburrekin” lerrokatzen den tabike erretikula bat planteatzen da, era erradikalean kontrastatuz zur originalezko habe eta gapirioen noranzkoarekin.

Proposamen honek diagonal berdingabea eskaintzen du etxebizitza zeharkatzen duen espazio baten bitartez, barrualdeko perspektibak handiagotuz. Proiektuaren espaziorik erakargarriena, dorre eta basilikara begira dagoen begiratokiaren zabaltzeari esker lortu da. Gau aldean hiribilduaren historiaren margolan bihurtzen da.

Reforma Integral de vivienda en Calle Santa María