Izena
Colon de Larreategi kaleko etxebizitzaren berritze integrala
Urtea
2018
Azalera
265 m2
Egoera
Eraikia
Estilo industrial nabarmeneko apartamentu honek, espazio garbi eta zabal bat eraikitzea du helburu. Esparruak elementu banatzaile arinek banatzen dituzte, multzo osoaren gozamena eragotzi gabe eta espazioa bakarra bezala ulertuz. Forjazko arotzeria duten bi beirate handik eta sarrerako armairuak bereizten dituzte eguneko gune nagusiak.
Barne-diseinu joera honen printzipioei jarraiki, proiektua osatzen duten elementuak biluzik ageri dira. Testurak agerian daude eta “oldarkortasun kontrolatu” kutsua hauteman daiteke, material natural eta beroen eta irregularragoak eta inperfektuak direnen arteko oreka mantenduz.
Proiektuan hain ikusgai egonik eta zeharkako argiztapenaren bidez ematen zaien garrantziarekin, hormigoi armatuzko habeek protagonismo osoa bereganatu dute.
Logela nagusirako sarrera, bai eguneko komuna, office-a eta gonbidatuen logela ere, integratuta geratzen dira zur naturaleko panel baten bitartez, aldi berean tximinia eta irakurketarako espazio bat osatzen duena.
Harrizko elementuak, ageriko adreilua eta harizkia, altzarien ehun, larru eta metalekin konbinatu egiten dira, nahasketa homogeneoa lortuz. Proiektu bakan eta ausarta da, lehen begiratuan harritu dezakeena baina gerora xehetasun bakoitzean biltzen zaituena.