Izena
Particular de Estraunza kaleko etxebizitzaren berritze integrala
Urtea
2016
Azalera
154 m2
Egoera
Eraikia
Argazkiak
Aitor Estévez
Izaera nabarmena duen Particular de Estraunza kaleko apartamentu hau, etxebizitza modura ez-gaitu zuen sute baten errautsetatik birsortu da. Proiektuak bezeroak bezeroak proposatutako Feng Shui estiloa konbinatzen du programa oso argi batekin.
Eguneko bainugela etxebizitzaren erdigunean dago kokatuta, sarrera nagusitik zirkulazio bikoitz interesgarri bat sortuz. Zura eta zeramikaz apaindua, etxeko espazioen pieza artikulatzailea bihurtu da. Hala, etxebizitzak zuen eragozpen tekniko bat etxearen protagonista bihurtzen da.
Egongela/jangela/sukalde espazio zabala sabaietan integratutako argien bidez lotuta geratzen da. Argi hauek logeletara modu ordenatuan gidatzen gaituzte.
Erabilitako materialak, decapé harizkia, harrizko azalerak, ispiluak, kolore grisak eta krema zuriak tarteko, zoru eta sabaiko giro argiarekin konbinatzen dira espazio bakoitzean sentsazio paregabea sortuz.
Jantzigela handi baten bitartez, logela nagusirako sarbidea ematen da, etxeko espazio bakana izatearen sentsazioa sortzen duena. Berezitasun hori lortze aldera, gainerako gelen estetika orokorrarekin apurtzen da, zur tostatuko akaberak erabiliz eta bainugelan giro erosoa eskainiz. Hiriaren abiaduratik urruntzeko babesleku txikia da.