Izena
Showroom BI
Urtea
2018
Azalera
205 m2
Egoera
Eraikia
Argazkiak
Aitor Estévez
Ezer baino lehen, lokal honen eraberritzea Bilboko Zabalgunean kokatzen den espazio berezi baten historia azaleratzeko ariketa bat da.
Jatorriz, behe solairu hau Juan de Ajuriaguerra 10.eko atezainaren etxea zen. Etxebizitzara sarrera ataritik egiten zen eta espazioak patiorantz, kalerantz eta txikiagoa zen barne patio baterantz leihoak zituen. Urte batzuk geroago aldaketa garrantzitsu batzuk egin ziren, patio txikia itxiz, eraikinaren harrizko oinarria kenduz eta fatxada zabalduz, lokala zuzenean kalearekin konektatuz. Honi esker espazioaren erabilera aldatu zen, barneen diseinuaren eta mundu mailako garrantzizko diseinuzko altzarien Showroom batean bihurtuz.
Gaur egun aldaketa hauek guztiak ikusgai dira bere historiaz hitz egiten duten orbain batzuei esker. Hauek antzinako eraikitzeko teknikak erakusten dituzte, adreilua, harria, zura zein altzairua konbinatuz. Showroomaren banaketak etxebizitza batean aurki dezakegun espazioen segida jarraitzen du, lokalaren jatorrizko erabileraren omenez: atezainaren etxea. Etxebizitzaren atea, industrializazio garaiko altzairuzko zutabe bat, harrizko oinarria edota zurezko egitura gaur egun mantetzen diren elementuak dira, lokala eta bere hiri eta eraikuntza testuingurua ulertzen lagunduz.